Ez dago harrotasunik genozidioan: Eurovision 2025-i boikota

2023ko urritik, Israelek milaka palestinar hil ditu. Hainbeste atzeratutako su-eten hauskor  honetan ere, Gazarako laguntza blokeatzen jarraitzen du. Palestinako Kazetarien  Sindikatuak, BDS mugimenduak eta Esloveniako Irrati Nazionalak, Suedia, Finlandia eta  Islandiako artistekin batera, Eurovision Jaialdian parte hartzea debekatzeko eskaera argiak  egin arren, antolatzaileek Israel lehiaketan mantentzen jarraitzen dute, berau “ekitaldi  apolitiko” bezala izendatuz. Horrek agerian uzten du Europako Irrati-Telebista Batasunaren  (UER) hipokrisia, Errusiari partehartzea debekatu baitzion Ukrania inbaditu ondoren.

Israel Eurovisionen parte hartzen uztean, UER konplizea da, Israel palestinarren aurka  egiten ari den genozidioa estaltzeaz gain, apartheidaren erregimenaren garbiketa arrosaren  propaganda mantentzeaz ere: LGBT eskubideen erabilera irudi aurrerakoi bat proiektatzeko,  Israelek ankerkeria arrazista eta kolonialistak egiten dituen bitartean.

2005ean “Israel Markaren” estrategia hartu zuenetik, LGBT eskubideen eta bizimodu  homo-normatibo eta neoliberalen instrumentalizazio zinikoa funtsezkoa izan da bere  apartheid erregimena ezkutatzeko, garbiketa larrosa aurrera eramaten. Eurovisionek,  bitxikeriaren eta camp ospakizun gorenak, LGBTQIA+ komunitatearen interesa, grina eta  babesa erakarri ditu hainbat hamarkadatan. Israelek argi dauka lehiaketak aukera  paregabea eskaintzen diola okupazioko estatu kolonialistak palestinarren eskubideen  ukapen sistematikoaren garbiketa arrosa egin dezan.

76 urte baino gehiagoz, Israelgo apartheid erregimenak palestinar indigenak, kuir eta ez  kuirrak, lapurtu, zapaldu, etnikoki garbitu, pobretu, espetxeratu eta erahil ditu. Orain  israeldarrak ikusten ditugu ostadar banderak astintzen palestinarren etxeen hondakinen  gainean zutik dauden bitartean, homofobia arma gisa erabiliz Israelen agenda arrazista eta  koloniala bultzatzeko. Baina ez dago queer askapenik, palestinar askatasunik, justiziarik eta  autodeterminaziorik gabe.

Kuir palestinarrak oraindik existitzen dira eta oraindik ere eusten dute, hamarkadetan egin  duten bezala. Orain, inoiz baino gehiago, bada garaia mundu osoko kuirrek neurri serio eta  estrategikoak har ditzagun gure kide palestinarrekiko elkartasunean.

Iazko boikotaren barruan milaka artista eta ehunka kuir erakunde bildu ziren, Israelgo  apartheid-a Eurovisionetik kanpo geratzea eskatzen zutenak. Lehiaketa ospatu zeneko  Malmö hirian, 30 artista, leku eta erakunde baino gehiago erretiratu ziren Eurovision Astetik,  Malmöko Harrotasuna barne. Europa osoan, kazetari, aurkezle eta beste pertsona askok  uko egin zioten Eurovisionekin lan egiteari, eta proiekzio festa asko bertan behera geratu  ziren. Etengabeko presio areagotuarekin, badakigu UER presionatu dezakegula Israel  Eurovisionetik kanporatzeko, eta behingoz lehiaketak defendatzen omen dituen balioak  defendatu ahal izatea.  Palestinako eta mundu osoko kolektibo kuir gisa, uko egiten diogu Israelgo apartheid  kolonialaren erregimenak gure nortasunak instrumentalizatzeari.

ISRAEL EUROVISION JAIALDITIK BOTA ARTE, ONDOKOA ESKATZEN DUGU:

  • Eurovisioneko parte-hartzaileei, jarduteari uko egitea
  • Irrati Telebista nazionalei Eurovisionetik erretiratzea
  • Lokal eta espazioei Eurovision proiekzio-jaiak bertan behera uztea eta, horien ordez,  Israelgo pinkwashingari buruzko formakuntza ekitaldiak antolatzea.
  • Gure kide, maitale eta senideei kanpaina honekin bat egitea, BDS mugimenduarekin bat  egitea eta tokian-tokian antolatzea.

Sinatu gure ekintzarako deialdia 

Sinatzeko, bete formularioa edo bidali mezu elektroniko bat  queercoalitionforpalestine@riseup.net helbidera, informazio honekin:

  1. Zure izena (aukerakoa)
  2. Taldearen edo erakundearen izena (nahitaezkoa)
  3. Harremanetarako helbide elektronikoa (nahitaezkoa)
  4. Sare sozialen profila edo webgunerako esteka (nahitaezkoa)
  5. Babesa ematen dugu: (aukeratu gehienez 3 erantzun)
    1. A: “Ez dago harrotasunik genozidioan: Eurovision 2025i boikota” Queer Coalition for  Palestine erakundearen adierazpena babesten dugu.
    2. B: Kuir erakundea gara
    3. C: Queer Coalition for Palestine erakundearen informazioa jaso nahi dugu

Signatories

LGBTQIA+ organisations

  1. CUTRA, Romania
  2. Aveiro Feminista, Portugal
  3. QuARC Berlin, Germany
  4. Observatori contra l’LGTBIfobia, Spain
  5. Sare Lesbianista, Euskal Herria
  6. R.E.C Arts Reykjavík, Iceland
  7. MAURICE GLBTQ APS, Italia
  8. Rauða Regnhlífin / Red Umbrella Iceland, Iceland
  9. Allt í sleik, menningarfélag, Iceland
  10. Granada Visible, España
  11. Chaves Comunitária, Portugal
  12. Organisation de Solidarité Trans (OST), France
  13. Colectivo Sirpad, Spain
  14. Crida LGBTI, Països Catalans
  15. PATH – Plataforma Anti Transfobia e Homofobia de Coimbra, Portugal
  16. Ozen! LGTB, Euskal Herria
  17. Espacio Seguro LGTBIQA+ Burgos, Spain
  18. Mdma talde transfeminista, Basque Country
  19. Kuir Eztanda, Euskal Herria
  20. Palestinarekiko erantzukizuna, Básque Country 
  21. Coordinamento Torino Pride APS, Italy
  22. Trans Ísland, Iceland
  23. Hinsegin Heift, Iceland
  24. Ehgam (Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimendua), Basque Country
  25. Genderlens, Italy
  26. Queers Against israeli Apartheid, “Vancouver” Canada
  27. Buzz Intercultura – Cinema e notizie LGBT, Italy
  28. Trans & Intersex Pride Dublin, Ireland
  29. TransHub, Sweden
  30. Queers for Palestine Bologna, Italy
  31. Bizkaiko E28 Koordinadora, Euskal Herria
  32. Queers for Palestine, Ireland
  33. T-RREx, Netherlands
  34. Assemblea Corpi e Terra, NUDM, Italia
  35. Les Palmeres Roses, Països Catalans

Supported by

Other organisations

  1. Palestina Livre Ilha Terceira, Portugal
  2. Headquarters of the Movement, Belgium
  3. Cine Contra As Paredes, Portugal
  4. Mothersforpalestine, Sweden
  5. Klimataktion Skåne, Sweden
  6. Parents for Peace, Portugal
  7. Extinction Rebellion Limburg, België
  8. SR4Palestine Australia, Sweden, and international
  9. Drop Fossil, Schweiz
  10. Estudantes por Justiça na Palestina, Portugal
  11. BDS País Valencià, Spain
  12. Coalició Prou Complicitat amb Israel, Catalunya, Spain
  13. Plataforma Solidaria con Palestina de Valladolid, Spain
  14. RESCOP, Spain
  15. Comité de Solidariedade com a Palestina, Portugal
  16. Coimbra pela Palestina e The Surge Portugal, Portugal
  17. BDS NL, Netherlands
  18. Scottish Palestine Solidarity Campaign Scotland, UK
  19. Rete Romana di Solidarietà con il Popolo Palestinese, Italia
  20. RPC, Netherlands
  21. Assopace Palestina, Italy
  22. Groupe BDS 68, France
  23. BDS Roma, Italy
  24. pick nick, Greece