No pride in genocide: Harrotasuna askapenaren aldeko borroka kolektiboa da

Stonewalleko matxinadatik berrogeita hamabost urte bete dira, eta munduko hiri askotan Harrotasunaren ospakizunak daude aurreikusita. Baina, badago zer ospatu? Palestinako lagunak genozidio bortitza jasaten ari dira Israelgo estatu sionistaren eskutik, mendebaldeko gobernuek finantzatuta eta armas hornituta. Palestinarrekiko elkartasunaren mundu mugimendu gero eta handiagoa mobilizatzen ari da Israelek Gazako 2,3 milioi palestinarren aurka ezarritako setioa eta genozidioa geldiarazteko. Harro gaude mugimendu honetan parte hartzeaz.

LGBTQIA+ pertsonak osasunaren eta etxebizitzaren alde eta gizartetik ezabatu nahi gaituzten politikari eta politika faxisten kontra borrokatzen garen bitartean, ulertzen dugu gure askapena, palestinar queer-en askapenari ez ezik, palestinar ororen eta kolonizatutako herri guztien askapenari lotuta dagoela.

“Ezin da queer askapenik egon apartheida, patriarkatua, kapitalismoa eta beste zapalkuntza batzuk dauden bitartean. Garrantzitsua da indar zapaltzaile horien konexioak adieraztea “.
– Ghaith Hilal, AlQaws for Sexual & Gender Diversity in Palestinian Society

Harrotasunaren jatorria 1960ko hamarkadakoa da: San Frantziskon, Vietnamgo inbasio estatubatuarraren ondorioz erradikalizatutako gazte homosexualek gerraren aurkako protesta handiak antolatu zituzten, eta LGBTQIA+ komunitateek – trans emakumeak buru zituztela – poliziaren jazarpenaren eta indarkeriaren aurka borrokatu zuten Comptongo kafetegian eta Stonewall Inn-en. Indarkeriaren eta zapalkuntzaren aurka borrokatzen jarraitzen dugu, edonon gertatzen direla ere.

Azken zortzi hilabeteetan, mundua Israelek Gazako Zerrendan egindako genozidioaren lekuko izan da, Israelgo buruzagiek lotsagabe eta publikoki hala iragarrita. Israelgo armadak hainbesteraino suntsitu du Gaza non ezinezkoa baita hildakoak zenbatzea. NBEk ekintza genozidak amaitzeko eta Rafahren aurkako erasoa gelditzeko agindu arren, Israelek ez du eten blokeo eta bonbardaketa kanpaina gupidagabea, eta 76 urtetik gorako indarkeria kolonial sionistaren ondarea betikotu du populazio palestinar indigenaren aurka.

Israelgo Estatuak egindako basakeria eta ankerkerien handitasuna gero eta baldintza larriagoak sortzen ari dira mundu osoko palestinarrentzat. Basakeria hori mendebaldeko liderren eta nazioarteko erakunde eta enpresen etengabeko laguntza ekonomiko, militar, diplomatiko eta politikoari esker mantentzen da. Mendebaldeko gobernuek irmoki jarraitzen dute Israeli laguntza ankerra eskeintzen (eta arma-merkataritzarekin jarraitzen dute), eta aldi berean, beren herrialdeetan genozidioaren aurka egitera ausartzen diren protestak zapaltzen dituzte.

Kuir palestindarrek, mundu osoko LGBTQIA+ pertsonek bezala, zapalkuntza ugariri egin behar diete aurre. Estatu kolonial guztietan, emakume indigenak eta queer, trans eta beren generoarekin bat ez datozen pertsonak — eta, bereziki, identitate horien elkarguneetan daudenak — dira zapalkuntza-sistema horien eragin handiena jasaten dutenak. Ezinezkoa da LGBTQIA+ pertsonen aurkako indarkeriari eta zapalkuntzari serioski heltzea egitura zabalago horiei heldu gabe.

Ezin ditugu queer eta trans pertsonak gure herrialdeetan defendatu Israelek palestinarren aurka -palestinar queer, trans, heterosexual eta zisgeneroen aurka- egiten duen genozidioa babesten dugun bitartean. LGBTQIA+ pertsonen eskubideen eta askatasunaren aldeko gure borroka lotuta dago herri indigenen eskubideen, emakumeen eskubideen, pertsona arrazalizatuen eskubideen, Black Lives Matterren eta justizia klimatikoaren aldeko munduko borrokekin.

“Palestina babesten dugunean, ez dugu esaten Palestina bakarrik babesten dugunik, esaten ari gara mundu osoko askatasunaren eta askapenaren aldeko borrokak babesten ditugula”.
Angela Davis

2005ean «Israel marka» estrategia hartu zuenetik, Israelek arma bihurtu ditu LGBTQ+ eskubideak, apartheid erregimena ezkutatzeko asmoz. Ameriketako Estatu Batuetako Sarah Schulman  akademikoak 2011n dokumentatu zuen “pinkwashing” -a (garbiketa larrosa), Israelgo gobernuak bere burua “queer-friendly” gisa aurkezten duen moduak deskribatuz, Palestinako okupazioaren indarkeria ezkutatzeko.

Israelek Tel Aviv helmuga turistiko gay gisa sustatzen duenean gertatzen da pinkwashing-a, hiria suntsituak izan ziren eta 1948an garbiketa etnikoa jasan zuten hainbat herrixka palestinarren gainean eraikita dagoela aipatu gabe. Pinkwashing-a, Israelgo legez kanpoko okupazioko armadako LGBT soldaduak dira, familia palestinarren etxeak bonbardatzen dituztenak eta, ondoren, ostadar banderak jartzen dituztenak hondamenaren gainean.

Baina Israel “queer-friendly” marketina baino gehiago egiten ari da: Palestinaren eta beste herrialde arabiar batzuen karakterizazio estrategiko homofobikoa garatzen du, herri palestinarraren aurkako indarkeria justifikatzeko, palestinar homosexualak barne. Jasbir Puarrek “homonazionalismoa” deitzen dio honi.

Palestinarekiko solidarioak diren nazioarteko ekintzaile transfeministek eta ekintzaile queer.ek, sionisten erasoei eta jazarpenei egin behar diete aurre, argudiatzen baitute Palestina babesten dutenek palestinarren indarkeriari aurre egin behar diotela emakume* edo queer izate hutsagatik. Hala ere, gehienetan, sionistek palestinarren, queer pertsonen eta Palestinarekiko elkartasuna adierazten duten emakumeen indarkeria, bortxaketa eta heriotza nahi izaten dute. Israelgo apartheid estatuak gure queer herri palestinarra zelatazen du, xantaia egiten dio eta eraso egiten dio. Israelen 76 urteko kolonizazio eta apartheid-ean palestinarrek jasan behar izan duten sexu-indarkeriari buruzko lekukotza, txosten eta agiri ugari daude.

Presio-taldeen bidez, askotan eskuineko erakunde homofoboen laguntzarekin batera, Israelek bere pinkwashing agenda sustatzen du mundu osoan, Eurovision eta Harrotasuna bezalako ekitaldi bezalakoetan.

LGBTQIA+ ekintzaileek Israelgo enbaxadek, presio-taldeek eta apartheid eta okupazio israeldarraren enpresa konplizeek Harrotasunaren ekitaldietan parte hartzea baimentzen dutenean, are gehiago laguntzen dute Israelgo gerra-krimenen pinkwashinga egiten. Ezin dugu onartu. Pinkwashing-a kuestionatzea,  palestinarrek BDSra egindako deiari erantzuntea da.

Hainbat adibideetan inspiratzen gara: Seattleko queer aktibistetatik hasi, israeldar propaganda bira bat bertan behera uztea lortu zutenak, edota Chicagoko queer palestinar eta aliatuak, LGBTQ Creating Change konferentzian pinkwashing-a eragotzi zutenak. 10.000 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte Berlingo lehen Harrotasun  Queer Internazionalistan, pinkwashing-ari eta palestinarren kontrako arrazakeriari erantzunez antolatuta, harrotasun normatiboko zein alternatiboetako ekitaldietan. Sam Smithek bertan behera utzi zuen Israelgo kontzertua, eta Lisboako Harrotasunak uko egin zion apartheid israeldarraren enbaxadorearen parte-hartzeari. 4000 artista baino gehiagok konpromisoa hartu dute «palestinarrak aske izan arte Israelgo ekitaldi publikoetan ez aritzeko ezta parte hartzeko ere». 300 zinemagile queer baino gehiagok konpromisoa hartu dute Israelgo gobernuaren babesa duen Tel Aviveko (TLVFest) LGBT Nazioarteko Zinema Jaialdian ez parte hartzeko, jaialdiaren pinkwashing programa ezagutu ondoren. Eta LGBTQIA+ 60 erakundek baino gehiagok Eurovision 2024ren boikota eskatu zuten, Israelek Gazako genozidioa aurrera eramaten zuelako.

Mundu osoko trans pertsonak eskuineko erakunde eta politikarien erasoak jasaten ari diren une honetan, eta sexu eta genero identitate guztietako palestinarrak Israelen zapalkuntzari aurre egiten ari diotenean, bat egin behar dugu guztiontzako justizia eta autodeterminazioa eraikitzeko, queer eta trans pertsonak barne.

Palestinako eta mundu osoko queer kolektiboak garen aldetik, uko egiten diogu gure identitateak Israelgo apartheid kolonialeko erregimenak erabiltzeari. Zapalkuntzaren konplize izateari uko egiten diogu, Palestina okupatuan eta leku guztietan.

Herri palestinarrari elkartasuna adierazten diogu desplazamenduarekiko, lur-lapurretarekiko eta garbiketa etnikoarekiko erresistentzia herrikoian, eta bere lurren askapenaren eta kolonialismo sionistaren aurkako etorkizunaren aldeko borrokan.

Gure harrotasuna zapalkuntza, kolonizazioa eta genozidioa leku guztietan amaitzeko gure borroka kolektiboetan datza. Lehen harrotasuna poliziaren indarkeriaren aurkako matxinada izan zen. Espiritu horrekin, altxa gaitezen zapalkuntza mota guztien aurka. Palestina askea izango da, eta denok aske izango gara.

Donna Personna Comptoneko kafetegian esandakoaren arabera, «[ Harrotasuna] ez da festa bat. Inplikatzeko ordua da! “.

LGBTQIA+ TALDEEI PARTE HARTZERA DEI EGITEN DIEGU:

  • Palestinako blokeak antolatu Harrotasunaren manietan (argazkiak bidali queercoalitionforpalestine@riseup.net» edo etiketa gaitzazu @queercoalitionforpalestine)
  • Queers In Palestine-ri buruzko edo pinkwashing-ari buruzko protestak, ekintzak edo hitzaldiak antolatu edota horietara joan.
  • Uko egin Israelen finantzaketari eta baita erakunde israeldar konplizeekiko lankidetzari edota Israelen apartheid-a estali, arrosaz garbitu edo normalizatzeari.
  • Presioa egin Israelgo gobernuarekin lotutako LGBT+ taldeak ILGA bezalako nazioarteko erakundeetatik kanpo uzteko.
  • Boikoteatu LGBTQIA+ turismoa apartheid-a gauzatzen duen Israelen, eta pinkwashing-a zabaltzen duten Tel Aviveko harrotasuna eta TLVFest ekitaldiak.
  • BDS mugimenduaren xede diren enpresetan desinbertsioa bultzatu eta boikoteatu.
  • Queers In Palestine-en deialdiari erantzun
  • Partekatu kanpaina hau!

Sinatu manifestua

Zure kolektiboaren izenean sinatu nahi baduzu, bidali iezaguzu mezu elektroniko bat queercoalitionforpalestine@riseup.net helbidera, informazio honekin:

  1. Zure izena (aukerakoa)
  2. Kolektiboaren edo erakundearen izena (beharrezkoa)
  3. Harremanetarako helbide elektronikoa (beharrezkoa)
  4. Sare sozialen profila edo kolektiboaren webgunerako esteka (beharrezkoa)

 Sinatzaileak: