Queer eta trans erakundeok Israelgo estatu genozida Eurovisionetik kanporatzea nahi dugu, ORAIN!

Eurovisionek aspalditik erakarri ditu LGBTQIA+ komunitatearen grina eta babesa, eta Israelek, berriz, musika lehiaketa aukera paregabea ikusten du bere gerra krimenak, indarkeria koloniala eta garbiketa etnikoa arrosaz makillatzeko. “Garbiketa arrosa” Israelek LGBTQ+ eskubideak zinikoki ustiatzea da, irudi aurrerakoia proiektatzeko erabilgarria zaio, eta aldi berean, genozidioa gauzatzen jarraitzen du.

Europako Irrati-Telebisten Batasunak betoa jarri zion Errusiari, Ukraina legez kanpo inbaditu eta ia berehala, baina tinko darrai Israelgo estatu sionista genozida lehian mantentzeko.

Europako Irrati-Telebisten Batasunaren ankerkeria moral selektiboa ez da ustekabekoa, arrazista da. Ukrainako sufrimendua ulergarria eta premiazkoa da, Europaren autoirudi supremazista zuriarekin lerrokatzen delako, palestinarren sufrimendua ikusezin bihurtzen, ukatzen eta despolitizatzen den bitartean. Hau enpatiaren gramatika koloniala da: gorputz batzuk humanizatu egiten dira, eta beste batzuk, berriz, baztergarriak bihurtzen dira.

Bi urteko genozidioak gosete artifiziala, desplazamendu masiboak, suntsipen kulturala eta zibilen aurkako eraso deliberatuak eragin ditu Gazan. Israel Eurovisionen mantentzea Gaza gosez hiltzen den bitartean orden genozida horretan parte hartzea da.

NBEk argitaratutako txosten berriak, “Gazako genozidioa: krimen kolektiboa” izenekoak, Israelek Eurovisionen parte hartzea aipatzen du, “Israel kontuak ematetik babestua izan dela” erakusten duen adibide nabarmen gisa. Israelen Eurovisionen parte hartzea behin eta berriro mantentzeak, Europako Irrati-Telebista Batasuna konplize biurtzen du, ez bakarrik palestinarren aurkako Israelgo genozidioa zuritu eta makillatzearen konplize, baizik eta berau erraztearena ere.

Israelek Eurovisionen etengabe parte hartzeak erakusten du Europak indarkeria koloniala onartzen duela eta horrekin bat egiten duela erasotzaileak bere interes geopolitikoekin bat egiten duenean. Israel Eurovisionen sartzeko EBk hartutako erabakiak indartu egiten du Europako erakundeen eta Palestina desjabetzeko makineriaren arteko aliantza luzea.

Boikot, Desinbertsio eta Zigorren (BDZ) palestinar mugimenduak Eurovision Abesti Jaialditik erretiratzea eskatzen du, Israelgo estatu genozidaren partehartzea debekatzen ez bada. KAN irrati-telebista israeldarrak behin eta berriro genozidioa etengabe justifikatu eta bultzatu du.

Israeli Boikot Akademiko eta Kulturala egiteko Palestinako Kanpainak (PACBI) esan zuen bezala: “Gazako su-etena (Israelek behin eta berriz urratu duena) deitutakoaren aurretik, Holandako, Espainiako, Irlandako, Islandiako eta Esloveniako irrati nazionalek adierazi zuten Eurovisionetik erretiratuko zirela Israel debekatzen ez bazen”.

Artikulu hau idazteko unean, bost irratik lehiaketa boikoteatzea erabaki dute, eta irabazle ohi batek garaikurra itzuli du, Israelek azken bi urteetan sortutako baldintza genozidek palestinarren bizitzak eta bizibideak suntsitzen jarraitzen dutela salatuz. Beharrezkoa da parte hartzen duten irrati-telebista guztiei presioa egitea, berehala eta publikoki Eurovisionetik erretiratzeko konpromisoa har dezaten, Israelgo estatu genozidak parte hartzea debekatzen ez bada.

Erretiratzeari uko egiten dioten Europako irrati-telebistak Israel babesten ari dira kontuak errendatzetik, Gazan 2,3 milioi palestinarren aurka egindako genozidioaren konplize biurtuz. Legalki eta etikoki, egin dezaketen gutxienekoa Eurovisionetik berehala erretiratzea da.

Queer askapena ezin da kolonizatutako herrien hondakinen gainean eraiki. Israeldarren kolonialismoari aurre egiten ez dion trans edo queer politika oro inperioaren beste beso bat besterik ez da.

Palestinarrak, beti bezala, existitzen eta eusten jarraitzen dute. Palestinako eta mundu osoko queer kolektibo gisa, gure nortasunen instrumentalizazioa arbuiatzen dugu, eta kolonizatutako pertsonengan zentratutako askapen borroka batekin konprometitzen gara, ez kolonizatzaileengan. Ezin da queer eta trans askapenik egon palestinarrentzako askatasun, justizia eta deskolonizaziorik gabe.

2025ean, zinemako milaka profesionalek, musikarik eta beste figura kultural batzuek publikoki adierazi zuten palestinarren aurkako Israelgo genozidioa artez zuritzearen aurka zeudela. Milaka artistak eta ehunka queer eta trans erakundek dagoeneko eskatu dute apartheidaren Israel Eurovisioneko kanpo uztea. Kazetari eta aurkezleek uko egin diote Eurovisionekin kolaboratzeari eta proiekzio asko bertan behera geratu dira.

Boikot kulturala arbuio dekoloniala da, palestinarren heriotza Europaren entretenimendurako sakoneko zarata bihurtzen duen ikuskizun arrazistari baimena kentzea.

Eurovision boikotatzeak Israelek palestinarren hilketa masiboaren normalizazioa baztertzea esan nahi du. Ezin da aniztasunaren ospakizunik egon palestinar hilobietan eraikitako eszenatoki batean.

Presio estrategiko eta areagotu batekin, badakigu Europar Irrati-Telebista Batasuna presionatu dezakegula Israel Eurovisionetik kanporatzeko. Deskolonizazioak kolonoen indarkeria normalizatzen duen plataforma oro desegitea eskatzen du, eta Eurovision ez da salbuespena.

ISRAEL EUROVISION ABESTIAREN JAIALDITIK KANPO UTZI ARTE, HAU ESKATZEN DUGU:

  • Irrati-Telebista nazionalak Eurovisionetik erretiratzea.
  • Eurovisioneko parte-hartzaileek uko egitea ekiteari.
  • Tokiko aretoek bertan behera uztea Eurovision proiekzio-jaiak.
  • Mundu osoko LGBTQIA+ erakundeek bat egitea boikotarekin.


LGBTQIA+ erakundeak: Sinatu gure deialdia

Deialdi hau sinatzeko, egin klik inprimakia betetzeko botoian edo bidali mezu elektroniko bat zure erakundearen helbidetik queercoalitionforpalestine@riseup.net helbidera, informazio honekin:

  • 1. Taldearen edo erakundearen izena (nahitaezkoa)
  • 2. Harremanetarako helbide elektronikoa (nahitaezkoa)
  • 3. Profila sare sozialetan edo zure webgunerako esteka (nahitaezkoa)
  • 4. Laguntza: (aukeratu gehienez 2 erantzun)
    • A: Eurovisioni boikota egiteko antolaketan eta ekintzetan parte hartuko dugu (BDZko tokiko taldeekin lankidetzan)
    • B: LGBTQIA+ erakunde bat gara

Deialdi hau sinatzen duten kolektibo guztiek mezu elektroniko kopuru txiki bat jasoko dute, Eurovisioni egindako boikotari buruzko informazio gehigarriarekin. Edozein unetan harpidetza utzi daiteke.

Ondorengo taldeek SINATU dute

  1. Trans and Nonbinary Youth Vienna, Austria
  2. Queeramnnesty, Austria
  3. The Queer Palestinian Empowerment Network, United States of America
  4. Organisation de Solidarité Trans, France
  5. Observatori contra l’lgtbifobia, Catalonia
  6. Trans & Intersex Pride Dublin, Ireland
  7. Humanamente – Movimento Pela Defesa dos Direitos Humanos, Portugal
  8. Center for Queer Studies, Serbia
  9. ΕΛΛΗΝΙΚΗ ΚΟΙΝΟΤΗΤΑ ΙΝΤΕΡΣΕΞ INTERSEX GREECE, Greece
  10. Laboratorio Smaschieramenti, Italy
  11. Intersection, Lebanon
  12. PATH – Plataforma Anti Transfobia e Homofobia de Coimbra, Portugal
  13. Rise OUT, Romania
  14. QuARC – Queers Against Racism and Colonialism, Germany
  15. ομάδα Sylvia Rivera – για ένα κινηματικό Thessaloniki Pride, Greece
  16. Pride in Protest, Australia
  17. Kvir Zbor Beograda (Queer Assembly of Belgrade), Serbia
  18. QTHoMo Collective, Netherlands
  19. Associació Catalana d’Asexuals, Catalonia
  20. Sare Lesbianista, Basque Country
  21. Association DIH – Equal Under the Rainbow, Slovenia
  22. Opus Diversidades, Portugal
  23. Queers for Palestine UK, United Kingdom
  24. Group ”COME OUT”, Serbia
  25. Drag Kokošinjac, Croatia
  26. Mad Pride Romania, Romania
  27. Trans Iceland, Iceland
  28. Sarajevo Open Centre, Bosnia and Herzegovina
  29. SPoD (Social Policy, Gender Identity and Sexual Orientation Studies Association), Turkey
  30. Orgull Crític València, Spain
  31. queeranarchive, Croatia
  32. Coletivo da Marcha do Orgulho LGBTQIA+ de Ovar , Portugal
  33. Montenegrin LGBTIQ Association Queer Montenegro, Montenegro
  34. Kvir inicijativa Aut (Aut queer initiative), Croatia
  35. Rainbow Cumberland, Australia
  36. Surrey Dyke March, Canada
  37. LGBTQIA+ & Allies Club, University of Cyprus, Cyprus
  38. Stichting Colored Qollective, Netherlands
  39. Palestinarekiko Erantzukizuna, Basque Country
  40. Queers for Palestine Ireland, Ireland
  41. 8th of March Assembly ( “Συνέλευση 8 Μάρτη”), Greece
  42. Baltic Drag King Collective, Baltic Countries
  43. KISS? (Kas Ir Sekss?), Latvia
  44. Maurice GLBTQ, Italy
  45. Athar أثر, Germany
  46. Crida per l’alliberament sexual i de gènere, Catalonia
  47. Dylberizm, Kosovo
  48. Les Palmeres Roses, Catalonia
  49. Queers Against Genocide, The state now known as Israel / Occupied Palestine
  50. Queer Yoga Edinburgh CIC, United Kingdom
  51. Πολύχρωμο Σχολείο – Rainbow School, Greece
  52. Queer Collective for Palestine “vancouver”, Canada
  53. orlando LGBT+, Greece
  54. TransCore, Romania
  55. VULGAR, Romania, Romania
  56. F-SIDES Cineclub, Romania
  57. Queer Sisterhood Cluj – Hilltop Org, Romania
  58. [H] BRAȘOV, Romania
  59. Poder Popular Trans, Catalonia
  60. CUTRA Collective, Romania
  61. Queers Against israeil Apartheid (QUAIA), Canada
  62. Latvijas transpersonu apvienība “Transformācija”, Latvia
  63. Dekonstrukce, Czech Republic
  64. kviriem.lv, Latvia
  65. Queer Collective Cy, Cyprus
  66. Braga Fora do Armário, Portugal
  67. The HALA collective, United States of America
  68. Trans Viel Freude, Austria
  69. Las Marikarmen, Basque Country
  70. Rauða regnhlífin, Iceland
  71. Metabolica, Italy
  72. QU’OUÏR, Italy
  73. Orgullo Vallekano LGTBIAQ, Spain
  74. Associació Feminista Mandràgora de Canet de Mar, Catalonia
  75. Maestrat LGTBI+, Spain
  76. Balkan Queer Muslims Association, International
  77. Queer liberation boorloo, Australia
  78. Queers Undermining Israeli Terrorism (QUIT!), United States of America
  79. Ateneu del Raval, Spain
  80. Queers for Palestine HTX, United States of America
  81. Queers 4 Palestine – Toronto, Canada
  82. Kandže BL, Bosnia and Herzegovina
  83. Merlinkina djeca, Bosnia and Herzegovina
  84. Sjemenište kolektiv, Croatia
  85. Queers for Palestine Malmo, Sweden
  86. L-Communio, Serbia
  87. As Cores dos Açores, Azores, Portugal
  88. Queer Wave, Cyprus
  89. Bh. povorka ponosa, Bosnia and Herzegovina
  90. BRINA, Serbia
  91. Plataforma Já Marchavas, Portugal
  92. Association Spectra, Montenegro
  93. ISKORAK, Croatia
  94. Kolektiv Talas TIRV (Collective Wave TIGV), Serbia
  95. Le Zbor, Croatia
  96. Udruženje LBTQ žena STANA/LBTQ Women Association STANA, Montenegro
  97. Kaos GL, Turkey
  98. Sekhmet Institute, Kosovo
  99. Queer Varna Foundation, Bulgaria
  100. kolekTIRV, Croatia
  101. URequal, Poland
  102. Stowarzyszenie Queerowy Maj (Queer May Association), Poland
  103. DOM EQ, Poland
  104. Biblioteka Azyl, Poland
  105. Asfera, Poland
  106. Grupa Nieustającej Pomocy, Poland
  107. RFSL UPPSALA, Sweden
  108. Ciężki Brokat, Poland
  109. KUR’AJO Press, Albania
  110. pozqueer, Poland
  111. Kolektyw Maўego Księcia, Poland
  112. Stowarzyszenie Manufaktura Inicjatyw Róznorodnych -MIR, Poland
  113. Równość.org.pl Foundation, Poland
  114. Śląsk Przegięty (Queer Silesia), Poland
  115. Stowarzyszenie Grupa Stonewall, Poland
  116. Olsztyński Marsz Równości, Poland
  117. Fundacja Dziewuchy Dziewuchom, Poland
  118. Coalition Margins, North Macedonia
  119. Porozumienie Feministyczne 8 Marca, Poland
  120. Trans-Fuzja Foundation, Poland
  121. Kolektyw Lesbowisko, Poland
  122. Feminist Fund, Poland
  123. Tęczowe Dziki, Poland
  124. Fundacja Kuchnia Konfliktu, Poland
  125. Tranzycja.pk, Poland
  126. Kolektyw Kamelia Sex Workers’ Collective, Poland
  127. Kem Warsaw, Poland
  128. Spółdzielnia Ogniwo, Poland
  129. LGBT+ Film Festival Poland
  130. Iguanatrend, Poland
  131. Equality Union Association (Unia Równości), Poland
  132. a-spekt.edu, Poland
  133. Tęczowe Podbeskidzie
  134. We, the Parents – Association of Mothers, Fathers and Allies of LGBTQIA People, Poland
  135. Stowarzyszenie Tęczowy Tarnów, Poland
  136. Lesstorie Kolektyw, Poland
  137. POISE, Poland
  138. kul.t, Serbia
  139. Lula Pink Sex Boutique & Blog, Poland
  140. Geten, Serbia
  141. Queerowe Otwarcie, Poland
  142. Trans Autonomija, Lithuania
  143. Fundacja Lesbikon im. Gochy Pawlak, Poland
  144. Stowarzyszenie Queerszawa, Poland