Ez dago askatzerik genozidioan:
Eurovision 2024ri boikot deia mundu mailan LGBTIQA+ antolakundeei
Europako Irrati-Telebista Batasunak (UER) Israelgo asentatze genozidaren kolonia debekatzeari uko eginik, kate, lehiakide, langile eta ikusleenganako palestinar deira batzen gara Eurovision 2024 boikota dezaten. Lehiakide guztiei, berriki erretiratuko ez direla baieztatu dutenak barne, beharrezkotasunez eskatzen diegu kontuan izan dezaten historian betetzen duten lekua, haien ahotsaz baliatuz lehiaketa boikoteatuz elkartasuna adieraz dezaten.
Israelek Eurovisionen lehiatzea onartuz, UER ez da soilik genozidioaren aurpegi zuriketaren konplize, baizik eta Israelgo apartheidaren pinkwashing-a edo zuriketa arrosa -LGBTIQA+ eskubideen esplotazio zinikoa irudi aurrerakoi bat erakusteko- ere laguntzen ari da Gazan 2,3 milioi palestinarren aurka genozidioa burutzen duen bitartean. Eurovisionek LGBTQIA+ komunitatearen interesa, irrika eta babesa jaso ditu hamarkadetan zehar eta Israelek badaki zein den lehiaketaren balio propagandistikoa. Israelgo lehendakari Isaac Herzog-en hitzetan, “Garrantzitsua da Israel Eurovisionen azaltzea”.
Kazetarien Palestinar Sindikatuaren eta BDS mugimenduaren eskaera argiak izanda ere, Suedia, Finlanfia eta Isladiako artistenarekin batera, Eurovision antolakundeak Israel urte honetako lehiketan mantentzea erabaki du, “ekitaldi apolitiko bat” bezala deklaratuz. Honek, 2022ekiko kutsu aldaketa bat suposatzen du, UERek Ukrainiako Inbasioaren ostean Errusia kanporatu zuenean lehiaketatik. UERek ere ez du aintzat hartzen Nazioarteko Zigor Gortearen epaiarentzat ere, Israel genozidioa egiten ari dela.
Urte luzez, Israelen Eurovisionen parte hartzean funtsezko elementu izan da bere zuriketa ziniko arrosa. 2005ean “Israel Marka”ren estrategia hartu zuenetik, LGBT+ eskubideak eta queer pertsonen bizitzeko modu irekiak giltzarri izan dira haren kanpaina propagandistikoan, marka nazionalaren eraketan eta erregimen apartheidaren ezkutatzean. Eurovisionek -pinpirintasunaren eta nabarmenkeriaren ospakizuna- Israeli aukera paregabea eskaintzen dio palestindarren eskubideen urraketa sistematikoa arrosez garbitzeko.
2023ko urriatik, Israelek 32.000 palestinar baino gehiago erail ditu Gazan, eta 75.000 baino gehiago hil. 1.7 milioi baino palestindar gehiago desplazatuak izan dira. Gizan eskubideen erakunde internazional nagusiek eta NBAko adituek azaltzen dute Israel gosea arma bezala erabiltzen ari dela Gazako biztanleen aurka, eta haren setioak elikagaien, uraren eta funtsezko sendagaien urritasun larria eragiten du. Tamalez, europar gobernu eta instituzioak jarraitzen dute Israeli bermatzen armak, finantziazioa eta babes politikoa bermatzen.
Ezin daiteke queer eta trans askapenik egon palestindarrei askatasuna, justizia eta berdintasuna ukatzen zaioenean. 75 urtez baino gehiagotan, Israelgo erregimen apartheida kolonialaren eskutik palestinar autoktonoek lapurreta, zapalkuntza, garbiketa etnikoa, txirotzea, espetseraketak eta eraiketak jasan dituzte, queer izan hala ez izan. Orain israeldar soldaduak ikusten ditugu ortzadar koloreko banderak astintzen bonbardatu berri dituzten etxe palestindarren hondakinen gainean.
Israel homofobiaz eta palestinar queer pertsonekiko biolentziaz baliatzen da bere programa koloniala bultzatzeko. Propaganda arrazista zabaltzen du, Palestina queer pertsonentzat segurua ez dela baieztatuz. Gazara LGBTIQA+ eskubide eta askatasunak daramatzala dio, queer palestinarrak hiltzen dituenean haien familiakide eta lagunekin batera. Israel palestinar queer pertsonak ezabatzen saiatzen da, baina existitzen eta eusten jarraitzen dute hamarkadetan zehar egin duten bezala. Orain inoiz baino gehiago, munduko pertsona queer guztiok benetako ekintza serio eta estrategikoak gure gain hartzeko ordua da gure ahizpa palestinarrei elkarrekikotasunean.
Eurovisionen Londresko proiekzio festa handiena bertan behera uztearen erabakiak Rio Cinemaren animatzen gaitu, eta milaka artistek, politikariek eta Europa osoan Eurovison 2024tik Israelen kanporaketa eskatu duten pertsonek. Inspiratu gaitezen Palestinaren askatzeagatik hazten ari den mundu mailako mugimendu honetaz, era berean gure ekintzak intentsifikatu eta eskalatzen ditugularik. Ezin daiteke onartu Eurovisionen negozioak beti bezala jarraitzea Israel Gazako biztanleria osoa erailtzen edo etnikoki garbitzen saiatzen ari den bitartean.
Palestinako eta mundu guztiko queer kolektibo bezala eta, uko egiten diogu Israelgo erregimen apartheida kolonialistak gure identitatea instrumentalizatzeari. Gure harrotasuna gure borroka kolektiboetan aurkitzen da toki orotako kolonizazioaren, okupazioaren eta genozidioaren amaieraren aurka. Gure harrotasuna gu guztion askapenerako mugimenduan aurkitzen da. Errekatik itsasora, Palestina garaile!
DEI EGITEN DIOGU MUNDU GUZTIKO QUEER KOMUNITATEARI BAT EGIN DEZAN:
- Eurovisioneko parte hartzaileei genozidio bat estaltzen duen abesti baten lehiaketan ez aktuatzeko eskatzearekin.
- Sormen ekintzak egitera kate estatalak presionatzeko Eurovisionetik atera daitezen.
- Lokalei Eurovisionen proiekzioaren festak bertan behera exijitzera, eta haren ordez, Israelgo pinkwashing-aren inguruko formakuntzak antola daitezen.
- BDS mugimendura batzea
- Queers In Palestine deira batzea
- Kanpaina hau lagunekin, kideekin, maitaleekin, lotura eta familia aukeratuekin elkarbanatzera.